(H)ilargiko e-puinak

Podkast berri bat!

Kaixo! Zer moduz? Sartu, ez geratu hor. Ni ePuin naiz, lurperatzailea, eta orain nire hilerrian zaudete. Nire istorio-hilerrian. Hilobi guztien azpian, istorioak daude lurperatuta: gorroto-istorioak, zikoizkeria-istorioak, harrokeria-istorioak, lizunkeria-istorioak, inbidia-istorioak… Heriotza-istorioak… Nire eginkizuna da istorio horiek ondo gordeta edukitzea, baina beti pentsatu izan dut iragana ezkutatzea ez dela lagungarria ikasteko. Eta ez da lagungarria betiko akatsak saihesteko… Edo are errepikatzera animatzen gaitu. Nolanahi ere, nire nagusiak oso lanpetuta daude istorio berriak sortzen, eta ez dute denbora askorik kanposantu honetan gertatzen dena egiaztatzeko. Eta dugu inor engainatuko, ez didate hain ondo ere ordaintzen… Beraz, nahi baduzue, zuekin partekatu ditzaket istorio horietako batzuk… prezio onean, noski. Orduan, zer diozue, baietz? Konforme, aukera dezagun hilobi bat… Ea… Bai, istorio hau ezin hobea da. Baditu jelosia, bakardadea, eromena, gaiztakeria. Badu heriotza ere. Aspaldiko bi lagunek elkar topatu zutenekoa kontatzen du: egunean jartzen saiatzen dira, baina haietako baten burua, agian, ez dago unerik onenean. Batzuetan, gizakiaren gaixotasunik handiena zera da, bakardadea deitzen dioten hori.

Kapituluak!

Pelli bere unibertsitateko ikaskide izandako Rodrigoren etxandi zaharrera iritsi da, azken elkarrizketa egiteko. Hala ere, badirudi anfitrioia ez dagoela pozik gonbidatua iritsi izanarekin.
Lurrikara batek etxea astindu du, eta Pelli konturatzear dago guztia ez dela dirudien bezalakoa.
Badirudi etxeak bizitza propioa duela, eta Pelli kriptara inguratuko da. Han, Maddiri buruzko sekretu bat deskubrituko du.
Solasaldi labur baten ondoren, Pellik Agirre familiaren aberastasunari buruzko zurrumurruak argitzen ditu, eta, gainera, haren susmoak egia bihurtzen dira: beste norbait dago etxean.
Gaixotasun arraro bat zirudiena kontu are ilunagoa da. Deskubrituko ote du Pellik zergatik daukan Rodrigok bere arreba etxean?
Gure kazetari gogokoenak Agirre familia bitxiaren sekretuak ezagutuko ditu. Zergatik ari da zerbait Rodrigo eta Maddi zigortu nahirik?
Iritsi da Pelliren amesgaiztoa amaierara, eta horrekin amaituko da Agirretarren madarikazioa.
Etxe itxura daukan kaiola. Erabat izorratutako bi neba-arreba. Haien bizitza kontsumitzen duen gaixotasun bat. Gehiegi ote da Pellirentzat?
Maddirekin bakarrik geratu ondoren, Pellik Agirre familiaren arbasoak ezagutuko ditu. Agirretarrak eta haien harreman…bereziak.
Pelliren ekintza heroikoek tragediarik latzena eragin dute. Edo hori sinetsarazten dio Rodrigok.

Thrillerra.

Podcast berria, zinemazale amorratuentzat.

Podcast

JARRAITU

Laguntzaile

eki

Blog de WordPress.com.

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar